Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza

Memoria bat

Livre broché, 240 pages

Langue : euskara

Publié 31 mars 2024

ISBN :
978-84-16946-99-0
ISBN copié !

Ibilbide arrakastatsu baten eta hogei urteko ezkonaldi baten ostean, bi seme-alabekin, McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko krisi sakon bat izan zuen: emakume trans gisa atera zen armairutik. Gizartean zuen rola eta gorputzaren itxura aldatzean munduarekin modu berri batean harremantzen hasi zen. Trantsizioak bere oroitzapenak ere aldatu zituen. Haren bizitzako pertsona nabarmenei idatzi zien orduan eta bizitzako gai handiez gogoeta egin zuen: maitasunaz eta diruaz, sexuaz eta heriotzaz.

Gutunen bidez bere haurtzaroko niari idatzi zion, bere amari, bere ama hildakoan amarena egin zuen ahizpari, maitaleei, kideei. Eta gutunen bidez bere iragana ernaldu zuen. Desira, politika, estetika, gorputza, aldarrikapena, zalantza, polizia, aita. Idazteari esker amarekin lotzeko zailtasunari aurre egin zion, New Yorkerako migrazioaz pentsatu zuen, bere konbikzio komunistez aritu zen samurtasunez.

1 édition

Identitateak, transizioak... aktibismoa

McKenzie Wark Euskal Herrian egon da abenduan, Badalab, Jakin eta Kontseiluak gonbidatua. Beren liburuan oinarrituta, herrigintzaz, militantziaz eta aktibismoaz gogoeta egiteko prozesu bat abiatu nahi zuten. Horrek bultzatu ninduen liburua irakurtzera eta, tamalez, horrek baldintzatu nau liburua irakurtzeko garaian. Tamalez diot, liburua asko gustatu zaidalako, eta, agian zerbait galdu dudalako, hiru gai horiei buruzko ideien bila ibili naizen bitartean.

Edonola ere, Durangoko azokan aurkeztu eta mahai-inguru bat antolatu zuten horretaz jarduteko. Kronika hemen idatzita dago: badalab.eus/m-wark-hizkuntzarekin-jolasteak-gogoa-ematen-dizun-ideal-hori-asmatzeko-aukera-ematen-dizu/

Liburuan hainbat gutuna jasotzen dira, nik neuk lau multzotan banatuko nituzkeenak: (a) Lehen eta azken gutunak haur-gazte eta gazte-heldu zen McKenziei zuzendutakoak dira, bere buruari, alegia. (b) Bigarren multzoan, amari eta ama papera jokatu zuen ahizpari zuzendutakoak daude batez ere. (c) Hirugarren multzoan, maitaleei zuzendutakoak. (d) Gainerakoak "beste batzuk" izenburupean daude bilduta.

Bere buruari gutunak idaztea ariketa polita da. Zer esango zenioke gaztetako ZU horri? Oso galdera potentea da. Beste modu …

Sujets

  • trantsizioa
  • autobiografia
  • transexualitatea